Noticias & Eventos

18.01.2021

TAMBORRADA 2021: EN "VÍSPERAS"/ 2021 DANBORRADA: "BEZPERA"TAN

 

         18 de enero de 2021, lunes, víspera de “LA VÍSPERA”. Donostia, nuestra ciudad, sigue en pie; los donostiarras no nos hemos extinguido y en tan sólo dos días el calendario marca la festividad del Santo. Nada parece haber cambiado y ¡TODO ES DISTINTO! Los tambores, barriles y herradas siguen donde los dejamos hace un año, los trajes no necesitan ese último repaso de plancha, nadie hace preguntas como: ¿el ensayo con banda? ¿las listas de la formación? ¿a qué hora en la Trini? El estrés de la víspera de “LA VÍSPERA” no aparece por ningún lado.

Demasiada calma, extraña calma la que nos invade. ¿Calma que precede a la tormenta o calma tras la tormenta? No tenemos respuestas para esta pregunta. La tormenta, esta vez, ha llegado en forma de pandemia y tiene nombre propio, COVID-19.

Desde la impotencia, no podemos evitar que asomen algunas lágrimas a nuestros ojos. ¡NO PASA NADA!, las lágrimas derramadas evitan que nos inundemos por dentro. Somos donostiarras, descendientes de gentes que siempre han sabido sobreponerse a los contratiempos, por duros que fueran. Esta vez también lo conseguiremos. Sin ninguna duda, este año pasará, aprenderemos a convivir con la tormenta y en 2022 nos invadirá otra vez el estrés de los preparativos.

¡GORA SAN SEBASTIÁN!

¡GORA DONOSTIA!

¡GORA DONOSTIARRAS!

 

2021eko urtarrilaren 18a, astelehena, “BEZPERA”ren bezpera. Donostiak, gure hiriak, zutik jarraitzen du; donostiarrok ez gara desagertu, eta bi egun barru egutegiak Santuaren eguna dela adierazten du. Ez dirudi ezer aldatu denik, eta DENA DESBERDIN! Danbor, upel eta suilek duela urtebete utzi genituen lekuetan jarraitzen dute, jantziek ez dute azken errepasoren beharrik, faltan botatzen ditugu honako galderen antzekoak: bandarekin entsegua noiz?, formazioaren zerrendak?, “Trini”n zer ordutan?. Ez da inondik inora agertzen “BEZPERA”ren bezperako estresa.

Egoera bareegia, bare harrigarriegia inbaditzen gaituena. Ekaitzaren aurreko barealdia edo ekaitzaren ondorengoa? Ez dugu erantzunik aurkitzen. Ekaitza, oraingoan, pandemia moduan iritsi da eta izen propioa du, COVID-19.

Inpotentziatik, ezin dugu saihestu malko batzuk gure begiak bustitzea. EZ DA EZER GERTATZEN! Eroritako malkoak barnealdea urez bete ez dadila lortzen dute. Donostiarrak gara. Ezustekoei, gogorrak izan arren, beti aurre egiten jakin duten herritarren ondorengoak gara. Oraingoan ere lortuko dugu. Zalantzarik gabe, aurtengoa pasako da, ekaitzarekin bizitzen ikasiko dugu eta 2022an, berriz ere, prestaketen estresa ezagutuko dugu.

GORA SAN SEBASTIÁN!

GORA DONOSTIA!

GORA DONOSTIARROK!

 

--

LA COMISION

KOMISIOA tamborrada.gastronomica@gmail.com

TAMBORRADA 2021: EN "VÍSPERAS"/ 2021 DANBORRADA: "BEZPERA"TANTAMBORRADA 2021: EN "VÍSPERAS"/ 2021 DANBORRADA: "BEZPERA"TANTAMBORRADA 2021: EN "VÍSPERAS"/ 2021 DANBORRADA: "BEZPERA"TAN