Gastronomiazko Euskal Anaiartea - Cofradía Vasca de Gastronomía

Kofradeak Lyon-en
Kofradeak Lyon-en
 
Historioa

50. hamarkadaren bukaeran, gure herriaren adierazpen kultural bezala, Euskal sukaldaritzaren ezaguera eta zabalpenak sortzen dien kezkak, gastronomo eta sukaldari talde bat iritzi eta proiektuen trukaketarako maiztasunez biltzera bultzau zuen. Bilera hauetan erein zen 1961 urtean ernetuko den Gastronomiazko Euskal Anaiartea.

Gure sukaldaritzarekin eta gure produktuekin harremandua dagoen guztiak, halanola leiendak, historia, ohiturak, oraina eta geroa, Gastronomiazko Euskal Anaiartearen ekimen inguruaren parte dira. Honetarako bere barne ezagupenak, esperientzia eta helburuak lortzeko lanean diharduen pertsona oroen laguntasun eta kidegoa lortzen saiatzen da; betiere ekimen hauek aurrera eramateko beharrezkoa den alde ludikoa alde batera utzi gabe.

Gastronomiazko Euskal Anaiarteak bere bazkideekin kontaktua aldikako zirkularren bidez eta helburu didaktikoa duen buletin baten bidez egiten du. Buletin honetan gastronomo esanguratsuen kolaborazioak; entitateak antolatutako seminario, ikastaro, hitzaldi eta txapelketei buruzko laburpenak; eta gure kofradeei gastronomia mundu liluragarri honen inguruan heuren esperientzia eta jakituria zabalduz beraien literatura gastronomikoan hastapenak egiteko aukera bat emanez.

Hendaiako angilaren, Sarako usoaren eta Bidasoako izokinaren anaiarteekin batera Gastronomiazko Anaiarteen Federazioa (FECOGA) eratu zuen, egun frantziar estatuko hegomendebaldeko eta espainiar estatuko iparekialdeko 38 anaiartek osatzen dutena.

1992an Gastromiazko Euskal Akademiaren eraketan parte hartzen du, bertan estatuto bidez parte hartzen duen elkarte bakarra delarik. Honekin kidetasun harreman handia du, batez ere Euskal Herriko gida gastronomiko eta kulturala argitaratzen.

Galeria
sakatu haunditzeko sakatu haunditzeko
sakatu haunditzeko sakatu haunditzeko
sakatu haunditzeko sakatu haunditzeko
sakatu haunditzeko sakatu haunditzeko
Egoitza
Gastronomikak egun egoitza soziala Donostiako Alde Zaharrean dauka, bertan kofradeek Euskal Herriko elkarte esanguratsu eta tradiziozkoenetan lez sukaldeaz goza dezakete txokotan bezala.
T.943 428806 · F.943 410941 · junta@gastronomica.com
© 2012 Cofradia Vasca de Gastronomía / Gastronomiazko Euskal Anaiartea