Gastronomiazko Euskal Anaiartea - Cofradía Vasca de Gastronomía

“El Bulli” jatexean Maritchurekin
Juanjo eta Maritchu , Hilario eta Eusebio Arbelaitzekin
Juan Manuel Garmendia eta Josema Azpeitiarekin “Bost dozena pastel” libururako argazkiak aukeratzen
Luis Mokoroa, Eukal Gastronomia Kofradiako Sukalde Haundiarekin.
Askotan Ohorezko Kofrade, hemen ohorezko liburu batean sinatzen
Elkarte gastronomiko batetan sukaldatzen
Inverness, Eskoziako whisky destileria batetan arduraduna ohorezko kofrade izendatzen.
Ochoako lursailetan mahatsa biltzen.
Fernando Sánchez Gómezekin, laguna eta biografoa
Bere sendiarekin
Juan José Lapitz, agur eta bidai on
2017.07.11

Gure kofradia kide eta FECOGAko presidente sortzaile izandakoaren heriotzaren berriak gure barnean sentimen eta ideia arras bereziak sortarazten ditu. Galera handi bat izan, azken hatsa bota arte lanean aritu den Euskal gastronomiaren oinarrizko pertsonaia batek utzi bait gaitu. Ohore handia izan da  lurreko bizitza honetan gure gastronomiagatik gelditu gabe aritzen jakin izan duen gizasemea ezagutzea.

Euskal Gastronomiazko Anaiartearekin izan duen lotura bere garaian presidente zen Felix Mocoroak eskatutako artikulu batekin hasi zen. Kontaktu honekin kofradiara gerturatu zen eta  Juanjo 60. Hamarkadaren bukaeran  kofradia kide bilakatu zen. Garai horretan hasi zuen gure kofradia barruan laguntasuna aberatsa.

Bileretan egiten zituen ekarpenak beti aberasgarriak izan dira. Urte askotan argia ikusten darraien Kofradiako Boletinaren zuzendari izan zen, garrantzia handiko laguntzaile talde bat lortu zuen urtero hiru zenbakik argia ikus zezaten. Hauetako laguntzaile bat Javier Aramburu izan zen, zeinarekin Hondarribiko lekuko egunkari gastronomiko bat editatuz bere ibilbide gastronomikoa hasi zuen.

Gastronomiazko Euskal Anaiarteak bere 25 urteurrenean argitaratutako Hiztegi Gastronomikoko bultzatzaile eta idazle izan zen.

FECOGA Bidasoa bi aldetako kofradiak batzen dituen federazioaren ko sortzaile eta lehen presidente izan zen. Bere garapenean eta argitarapenetan ezinbesteko akuilu izan zen.

Teoriaz haratago arlo praktikoaren zabaltzaile sutsua zen,  hamaika gida gastronomikotan lagunduz. Iñaki Arrienekin argitaratutako Maiak gidatik hasi Gourmetour eta Campsa-Repsol gidek bere bizitzaren ordu asko bete dituzte. Horrela Euskadiko Gastronomia Akademiak argitaratutako Euskal Herriko gida gastronomiko eta kulturala batetik eta Euskal Herriko mapa gastronomikoa bestetik dira horren adierazle.

Jose Maria Busca Isusiren jarraitzaile bezala aurkezten du bere burua, 2016 antolatu ziren jaiotzaren mendeurrenaren ospakizunetan partehartze handia izan zuelarik.

Dakiena erakusteko bokazioak gastronomia ezberdinez ia berrogei liburu argitaratzera eraman zuen. Horien artean  aipatzekoa da "2000 refranes para comer", Nazioarteko Gastronomia akademiak saritu zuenak.

Gastronomiaren ikuspegi praktiko honek  Hondarribiako harresiaren inguruan mila metro karratuko baratze bat izatera eraman du. Honek gure ortuko ohiko fruitu eta barazkien egutegia jarraituz berari eta bere lagunei zainzuriak, tomateak, orburuak, azak, sagarrak, haranak, pikuak, limoiak, pomeloak, laranjak, zerbak eta kiwiak dastatzeko aukera profitatu dielarik.

Kazetari lanetan "La Voz de España", "Deia" eta "El Diario Vasco" egunkarietan artikuluak argitaratu ditu. Lan hauengatik Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gastronomiazko Euskal Anaiarteak Busca Isusi saria eman zioten.

Euskadiko Gastronomiazko Akademiak sari berezi bat eman zion 2016 urtean gastronomia onaren alde egindako lanagatik.

Juan Jose Lapitz, kofrade eredugarri gure oroimenean luzaroan iraungo duzu.

 

 

T.943 428806 · F.943 410941 · junta@gastronomica.com
© 2012 Cofradia Vasca de Gastronomía / Gastronomiazko Euskal Anaiartea